Olentzaroren kalejira Abenduaren 23an egingo da, Amasa-Villabonan

Aiurri 2021ko abe. 20a, 10:24

Ostegun iluntzean Olentzaro, Mari Domingi eta basoko izakien kalejira egingo da;  herria zeharkatuz neguko solstizioaren kalejira egingo dute arratsaldeko 19:30tan. Osasun egoera kontuan hartuta,  pilaketak saihesteko distantziak mantentzea eskatzen da. Udalak etxeko balkoietatik ikustea gomendatzen du distantziak mantentze aldera. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!