Iraitz Arrospide korrikalaria etxera bueltan da 9 urteren ondoren

Aiurri 2021ko abe. 23a, 11:09

Iraitz Arrospide korrikalariari etapa berri bat hasteko ordua iritsi zaio. 9 urte igaro ditu Inglaterran, zehazki, Sheffield hirian.

Nahiz eta nostalgia puntu bat izan, korrikalariak aldaketa onerako izango dela adierazi du sare sozialetan. Tristura handiarekin uzten du Sheffield hiriko bere kluba, izan ere, bertan bihurtu da atleta John Wood entrenatzaileari esker, eta bertan sortu du familia eta bizitza. Orain, aldiz, bizitza berria hastera doa eta aurreko etapa oroitzeko berarekin Alfiek oparitutako bi kamiseta dakartza oroitzapen gisa. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!