[Abenduak 30 | 16:30-20:10]

Odola emateko deialdi berezia egin du Amasa-Villabonako taldeak

Aiurri 2021ko abe. 29a, 21:53

Andoaingo odol ematea, artxiboko irudian.

Odola eman nahi duenak bihar goizez telefonoz deitu beharko du 943 007 884 telefono zenbakira. Odola ematea Gureako erakusketa gelan izango da.

"Odola ematera deitzen zaitugu. Gure erreserbak egoera larrian daude", horixe da Amasa-Villabonatik egin duten deialdia.

Odola eman nahi duenak goizez deitu beharko du telefonoz, odola ematea prebentzio neurri guztiak betez izan dadin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!