Horretarako, Gipuzkoako emakumeen jarduera fisikoa areagotzeko, hainbat ekintza antolatu dituzte. Horietako bat da Emakumeok Mugimenduan Erronka Digital Soliarioa: 40.000 kilometro, munduari bira emateko. Gipuzkoatik hasi, meridianoa zeharkatu eta Gipuzkoara itzuliz. Hala, erronkaren bidez lortutako kilometroekin, emakumeen ahalduntzea sustatzen duten 3 erakunde lagunduko dira; urtarrila erdialdera jakinaraziko dituzte erakundeen izenak.
Parte hartzeko egin beharreko pausuak
Kinendu aplikazioa deskargatu eta erronkan izena eman behar da. Une horretatik aurrera, norberak bere mugimendua erregistratu ahal izango du. Urtarrilaren 1etik otsailaren 28ra batuko dira kilometroak. Kilometroak, batzeko modu asko daude: oinez, korrika, dantzan, igerian, pedalei eraginez, bakarka edo taldean, kiroldegietan, kalean ala naturan.
Txita ibiltaria, Gipuzkoan barrena
Gipuzkoako emakumeak mugimenduan jartzeko asmoz, Txita ibiltaria lurraldeko 20 udalerrietan ibiliko da datozen asteetan. Honako hau da egutegia:
- Urtarrilak 3, Villabona
- Urtarrilak 4, Lazkao
- Urtarrilak 5, Lasarte
- Urtarrilak 7, Bergara
- Urtarrilak 8, Donostia