Espetxe politika berri bat eskatu dute Aiztondon

Aiurri 2022ko urt. 8a, 18:44

Sarek antolatuta, eta “Elkarbizitzarako, Bakerako, Etxerako Bidean” lelopean, Aiztondo mailako mobilizazioa burutu dute arratsaldean. Ekitaldia Zizurkiletik abiatu da 17:00etan, eta Villabonarako bidea hartu du. Iru-Aldetan, herritar gehiago batu da; Malkar plazan amaitu da ekitaldia. Bertan, salbuespenezko espetxe politika berri bat eskatzen duen agiria irakurri dute eta Izar Zelarain gazteak bertsoa kantatu du. Iru-Aldetan eta Plazan egindako ekitaldiak, bideoz ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!