"Bihar" endekalogoaren aurkezpena, Jose Luis Sukiaren eskutik Amasa-Villabonan

Aiurri 2022ko urt. 10a, 10:27
Ikasberri Azpeitiko ikastolako argazkia

Jose Luis Sukia, Ikastolen elkarteko zuzendariak, hezkuntza lege berriaren gaineko hitzaldia emango du. Zehazki, hezkuntza sistema propio baterako oinarriak jasotzen dituen endekalogoa aurkeztuko du, "Bihar" deiturikoa. 

EAErako hezkuntza lege berria izango du hizpide zuzendariak; gaur egun indarrean dagoen hezkuntza legea agorturik dagoenaren adostasun zabala dago hezkuntza eragile, sindikatu eta alderdi politikoen artean, eta hizkuntzak dituen erronkei erantzuteko gizate eragile ugariak hainbat proposamen mahaiganeratu dituzte. 

Ikastolek ere badute euren proposamena eta hezkuntza sistemaadosteko momentu historiko honetan "Bihar" endekalogoan jaso dira hezkuntza sistema propio batek bildu beharko lituzkeen oinarriak. Zubimusu ikastola izan da proposamenaren bultzatzaileetako bat eta egindako lana herritarrei aurkezteko Sukia gonbidatu dute aurkezpena egitera. 

“BIHAR: Hezkuntza sistema propiorako oinarrien endekalogoa” hitzaldia urtarrilaren 13an izango da, 18:30ean, Subijana etxean. Egungo osasun egoerak eskatzen dituen segurtasun eta prebentzio neurriak jarraituz egingo da hitzaldia, eta hala, bertaratu ahal izateko aurrez izena eman beharko da, zubimusu@ikastola.eus helbidera mezu bat bidalita edo 943 692321 telefonora deituta.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!