Korrika 2022

"Euskaran ados!" Mahai irekia izango da, datorren astelehenean

Aiurri 2022ko urt. 19a, 12:46

"Euskaran ados!" izeneko euskararen normalizazioaren aldeko mahai ireki eta parte hartzaileak aurrera jarraitzen du eta bilera berri bat egingo dute, datorren astelehenean, urtarrilaren 24an. Bilera, arratsaldeko 18:00etan izango da Amasa-Villabonako udaletxeko batzar aretoan. 

 

 

Bileran honako gai hauek jorratuko dira:

1. Aurreko bileran (2021eko azaroaren 29koa) jasotako aktaren onarpena.
2. Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP): 2022ko kudeaketa planaren proposamenaren aurkezpena eta eztabaida.
3. Euskararen kale erabileraren neurketa: Amasa-Villabonan egindako landa lanaren txostena eta kronogramaren aurkezpena.
4. Merkataritza: Merkealdi kanpainan euskararen erabilera bermatzeko egindako lanketaren balantzea aurkeztea.
5. UEMA: Aurrematrikulazio garaian jasoko diren datuak.
6. 22. KORRIKA Amasa-Villabonan.
7. Norberak lekarkeena.

Udalak herritarren parte hartzea bultzatu nahi du"Euskararen normalizazioak interesa pizten dien edota euskararen alde bere ekarpena egiteko prest dauden herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu batzar honetan parte hartzera. Guztiok batera euskaraz biziko den herria eraikiko dugu!"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!