Jazarpen polizialaren aurkako elkarretaratzea, Villabonan

Aiurri 2022ko ots. 1a, 09:24

Larunbatean jasandako poliziaren presentzia "itogarria" salatu zuen Gazte Koordinadora Sozialistak Errebote plazan egin zen elkarretaratzean, arratsaldeko 19:30ean. 

Koordinadora Sozialistako kideek adierazi dutenez, gazte bat musika bozgorailu batean jartzeagatik atxilotua izan zen eta gaua kalabozoan pasa zuen. Horrez gain, azken asteetan jazotzen ari diren kontrolak, jarraipenak eta identifikazioak areagotzen ari direla azpimarratu dute. Hori horrela, askatasun unibertsalaren aldeko hautua egiteko nahia azaldu dute: "Sozializatzeko espazio egokiak izango dituena eta deskantsua bermatzen duena". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!