Amasa-Villabonako Ernaik hainbat ekitaldi antolatu ditu Osasun publikoa aldarrikatzeko

Aiurri 2022ko ots. 2a, 10:42

Osasun publikoak aldarrikatazeko eta defendatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Amasa-Villabonako Ernaik. Hala nola, hilaren 8an "Birus bat sistemaren arrakaletan" mahai ingurua izango da Izortze Santin eta Ugo Mayor zientzialari eta ikerlariekin, 9an; mobilizazioa Errebote plazatik hasita, eta hilaren 23an; beste mahai inguru bat izango da, Gaztetxean. 

Ernai gazte antolakundeak zabaldu duen mezua "Pandemiak are ageriago utzi du aurretik zetorren osasun krisia. Birusak argi eta garbi utzi ditu sistemaren arrakalak. Honen aurrean emandako irtenbidea neurri murriztaileetara soilik mugatzea izan da,  hauetako asko inongo justifikaziorik eta oinarri zientifikorik gabe. Horregatik, entzun eta hausnartu dezagun pandemiaren kudeaketaz eta gure osasungintzaz. Irten gaitezen kalera! Gure oinarrizko eskubide den osasungintza publikoa defenda dezagun!"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!