Reggae eguna antolatu dute Amasa-Villabonan, larunbatean

Aiurri 2022ko ots. 16a, 10:31

Onddo Gazte Asanbladak antolatuta Reggae eguna izango da, larunbatean. Egitarau oparoa antolatu dute, goizeko 12:00tan hasi eta gaueko 23:00etara bitartean. 

Goizeko 12:00tan Sound System tailerra izango da; Bassque Reggae Kultur elkartearen eskutik,  Aljibean. Norberak bere diskoa eraman beharko du. Ondoren, 14:30tan bazkaria izango dute eta bazkalondoan, bingo musikatua, Berdura plazan. Arratsaldean aldiz, kontzertuak eta "pintxada" izango dira 17:30etatik gaueko 23:00etara bitarte. Hala nola; Bombadil Sound System, Eira eta Selektah Amunda ikusteko aukera izango da.

Tiketei dagokionez, bi aukera egongo dira: Bazkaria eta pintxada: langileak 15 euroan eta langabetuak 12 euroan. Bigarren aukera; soilik pintxada, 5 euroan. Tiketak Rainbow eta Egarri tabernetan erosi ahalko dira. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!