76.urteurrena behar bezala ospatzeko egitarau oparoa aurkeztu du Behar Zana Pilota taldeak

Aiurri 2022ko ots. 23a, 21:02

Ian 75 urte bete zituen Behar Zana Pilota Taldeak baina pandemia zela eta ezin izan zuten nahi bezala ospatu. Horregatik, aurten, 76.urtea ekintza erakargarri askorekin ospatuko dute. Gaurko agerraldian Iñaki Lizaso; Behar Zana Pilota taldeko kidea, Nerea Zumeaga; Behar zana elkarteko lehendakaria, eta Amaia Agirre Aspanogi elkarteko kidea. 

Pilotari lotutako jaialdia ez ezik, euskal kultura eta euskal produktuari lotutako ekimenak  egingo dira. Gainera, Aspanogi elkartearekin ere ekintza solidarioa antolatu dute, elkarteari oso garrantzitsua iruditzen baitzaio ekintza solidarioak izatea helburu.

Lehenik eta behin Berdel eguna izango dute, zehatzak izateko, "Berdel Pilota Festa" ospatuko da. Pilota taldearen aldeko jaia izango da, baina herriari ere luzatu nahi zaio ekimena. Bertan Getariko Elkano Arrantzaleen  Kofradiako kideek lagunduko dute eta Inazio Urruzolaren txakolindegia izango dute dastatzeko, beste hainbat sagardoren artean. Ekimen honen bitartez herriko zein inguruko haurrek pilota topaketa edukitzeko aukera izango dute. Ekimena, Martxoaren 12an izango da, Errebote plazan. 

Bigarren ekimena, Oinatz Bengoetxea pilotariarentzat esker partida jokatuko da. Bengoetxeak bere ibilbidea amaituko du larunbat honetan eta horren arira Bertso Pilota antolatu dute. Partida honetan, Bengoetxeak eta Behar Zana pilota taldeko pilotariek jokatuko dute, haien artean Jon Erasun delarik, besteak beste. Bertsolari botileroak izango dira ekimen honetan, Unai Mendizabak eta bestetik Amaia Agirre. Apirilaren 30an izango da, arratsaldeko 17:30etan Behar Zana frontoian. Sarrerak, Amasa Okindegian egongo dira salgai, 8 euroan.

Hirugarren ekimena  Pilota Maratoi Solidarioa izango da. Aspanogi elkartearen aldeko ekintza hain zuzen. "Inoiz egin gabeko ekintza izango da, izan ere, 25 orduz pilotan geratu gabe arituko baikara" aitortu du Lizasok.  Ekainaren 3an hasiko dira pilotan, arratsaldeko 18:00tan eta gutxienez, Ekainaren 4an amaituko dute, arratsaldeko 19:00tan. Parte hartzea ez da nola nahikoa izango, bertan 12 pilota era baina gehiago ikusteko aukera egongo da. Guztira, 200 pilotari baina gehiagok hartuko dute parte. Sarrera doakoa izango da, baina, Aspanogi elkartearentzat ekimen solidarioa denez, Kutxa solidarioa jarriko dute borondatezko ekarpena egiteko. "Guretzat berezia izango da, batetik edo bestetik doaitzak jasotzen ditugu eta ezinbestekoa da horrelako dimensio handietan lanean ari den elkarteak gisa honetako laguntzak jasotzea"

Laugarren ekimena aldiz, "Errebotea Sutan" ekimena izango da. Txapelketa, Ekainaren 25an egingo da, San Juan bezperaren ondoren eguna, horregatik izena. Errebotea bizi-bizirik egotea nahi dute eta horregatik, lau errebote talde osatuko dituzte Villabonako pilotari eta pilotari ohien artean. 

 

 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!