Fleming Herri eskolako ikasleek, Ostegun gizena ospatu dute

Irune Alfonso 2022ko ots. 24a, 16:04

Eguraldiak eutsi dio eta Arroako plazan bildu dira ikasle guztiak arratsaldean. Pregoiarekin hasi dute emanaldia, inauteri alaiak eta pozgarriak opaz. Ondoren txikienek dantza egin dute, jarraian, handienen txanda iritsiz. Ikuskizun alaia eta koloretsua eskaini dute, gainera, aspaldi ikusten ez ziren urduritasunak nabaritu dira.  

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!