Eneko Maiz eta Jon Urbieta, Gipuzkoako Trinketeko txapeldunak

Aiurri 2022ko mar. 7a, 13:15

Igande goizean, Iruran jokatutako nagusien 1. Mailako finalean txapeldunak Eneko Maiz eta Jon Urbieta izan ziren. Jon Urbietak Arkaitz Esnaola ordezkatu du finalean, lesio larria izan zuen Esnaolak, Akiles tendoia apurtu baitzuen asteazkenean.

Aurkariak Linares eta Gurutzealde Mundarroko bikotea izan zen. Aurkari zailak izan ziren, baina Aiztondokoak 40-34 irabazi ahal izan zuten. Maila ona erakutsi zuten hasieratik amaierara, eta, oro har, partida parekatua izan zen arren, azken txanpan Maiz-Urbieta bikoteak sendotasun gehiago erakutsi zuen. Maizek min handia egin zuen erasoan, ohi den bezala, fisikoki aurkaria baino gehiago izan zen eta amaierara arte, errendimendu ona erakutsi zuen. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!