Pirritx eta Porrotxek oparitutako zuhaitz landaketa bihar izango da

Aiurri 2022ko mar. 11a, 12:53

Pirritx eta Porrotxek emanaldia izango dute, gaur, arratsaldean, Gurea antzokian. Emanaldiak heriotzaren gaia jorratzen du, Agur izeneko pertsonaiak intxaurrondo landarea jasotzen baitu herriko haurren izenean. Hori horrela, bihar, martxoaren 12an, pailazoen eskutik jasotako zuhaitza Seaska haur-eskolaren atzeko belazean landatuko da. 

Ekitaldia  eguerdiko 13:00etan hasiko da, Errebote plazatik. Bertan, Kristina Solanoren ikasleen trikitixa doinuak izango dira kalejira batean, eta Oinkariko dantzariek agurra dantzatuko dute zendu diren gertuko pertsona horien sinboloa izango den intxaurrondoan. Ekitaldia hil diren pertsonak gogoratu eta omentzeko izango da. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!