Berdel pilota festa izan dute, Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2022ko mar. 12a, 11:38

Berdel pilota festa ospatzen ari dira Amasa-Villabonan. Eguna hasateko, pilota topaketa izan dute gerturatu diren haurrek, bertan, hainbat pilota moldaera jokatzeko aukera izan dute. Ondoren, indarrak berreskuratzeko, berdel, txakolin eta sagardo dastaketa izan dute gerturatu diren herritarrek. Eguraldia lagun, Errebote plazan giro bikaina izan da; kirolarekin jai giroa sortzeko aukera aproposa. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!