Porrotxek eta Marimototsek oparitutako intxaurrondoa landatu dute

Irune Alfonso 2022ko mar. 12a, 14:20

Porrotx eta Marimotots euskal pailazoek oparitutako intxaurrondoa landatu dute Sehaska haurtzaindegiaren atzeko belardian. 

 

Gaurtik aurrera zendutako pertsona maiteen sinboloa izango da zuhaitza, bertan azken boladan hil diren pertsonen izenekin harritxoak jarri dituzte, horrela, oroimenean mantentzen laguntzeko. Zuhaitza gaur landatu duten arren, harritxoak edozein momentutan gehitu daitezkeela gogorarazi dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!