Euskadiko Senior eta Federazioen arteko Txapelketan, Gipuzkoa garaile

Aiurri 2022ko mar. 16a, 12:02

Ekaitz Cortajarena, Danok Daneta taldeko kidea

Aurreko larunbatean, martxoaren 12an, arratsaldez, Euskadiko Senior eta Federazioen arteko Txapelketa izan zen Villabonako Olaederra kiroldegian. Gipuzkoako Selekzioa atera zen garaile bi kategoriatan, bai emakumezkoetan bai gizonezkoetan.

Emakumeen taldea, Denok Danenako Naiara Madrid, Daniela Pérez, Allison Rivera eta Elena Mangasek osatzen zuten eta hauei Zarautzko Diana Perez pultsularia gehitzen zitzaien. Hauen artean, markarik hoberena Elena Mangasek egin zuen.
Gizonezkoen taldea ere txapeldun izan zen, hemen, aldiz,  taldea oso osorik Denok Danenako pultulariek osatzen zuten; Mikel Alvarez, Ion Sasiain, Igor Sasiain, Ekaitz Cortajarena, eta Jon Ander Iriartek.
Azpimarratzekoa da, Txapelketa honetan, Espainiako Absoluto Txapelketarako gutxieneko marka lortu zutela taldeko 4 pultsularik: Elena Mangas, Mikel Alvarez, Igor sasiain eta Ekaitz Cortajarenak.
Denboraldiari hasiera ona eman diote Danok Danena taldeko kideek. 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!