Dantzari eguna ospatuko da larunbatean, Amasa-Villabonan

Aiurri 2022ko mar. 22a, 11:42

Oinkari dantza taldearen eskutik, 2022ko Dantzari eguna ospatuko da larunbatean, Amasa-Villabonan. Dantzariek herrian zehar kalejira eginez hasiko dute eguna, goizeko 11:30ean abiatuko da Arroako plazatik. Ondoren,dantza emanaldia izango da, eguerdiko 13:00etan, Errebote plazan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!