Trikuharri mendi lasterketa, Hassan Ait Chaouren ahotan

Irune Alfonso 2022ko mar. 23a, 11:04

Korrikalari billabonatarrak lasterketaren berri eman zuen Aiurrin, aurreko hamaboskarian.

Hassan Ait Chaou korrikalariak Aiurri hamaboskarian egin zuen lasterketaren aurrerapena: “Taldetxo bat elkartu gara Amasa-Villabonan. Bada zenbait urte hizketan hasi ginela, baina pandemia etorri zen. Aurten, buru-belarri sartu gara lanean eta lasterketa polit bat antolatu nahi dugu uztailaren 23rako. Ilusio handia dugu, giroa sortu nahi dugu eta herriarentzat zerbait antolatu. Gainera, Santio jaien aurreko eguna izango da eta berezia izango litzateke. Lana ahalik eta ondoen egiten saiatuko gara behintzat”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!