2022/03/27 07:00

Mendizaletasuna

Aizkardiren mendi ibilaldia

Aizkardiren mendi ibilaldia
Amasa-Villabona

Pandemiagatik bi urtetan antolatu gabe egon ondoren, berriro berreskuratu du ekimena Amasa-Villabonako mendi elkarteak. Parte hartu nahi duten mendizaleek ostiralera arte eman dezakete izena Zirkuitua.com helbidean.

Bi ibilbide prestatu dituzte datorren iganderako. Ibilbide motza, 24 kilometrokoa eta 1.200 metro inguruko desnibela duena, 08:00etan abiatuko da.
Ibilbide luzea 14 urtetik gorakoentzat prestatu dute eta 21. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuiturako baliagarria izango da. 43 kilometroko luzera du. 07:00etan abiatuko dira ibilbide luzea egingo duten mendizaleak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!