Etorkizuneko Gazte Promesak saria irabazi du, Fleming Herri Eskolak

Aiurri 2022ko mar. 28a, 10:00

Fleming Herri Eskola "Steam" Proiektua gauzatzen ari da; zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika bilden dituen proiektu interdisziplinar baten bidez. Eskolak, hiru urte daramatza proiektu honetan lanean, zientziaren irakaskuntzan oinarrituz eta genero ikuspegia kontuan hartuta. 

Herri eskolan, "Steam" gela sortu dute eta 5.eta 6. mailako ikasleak bertan aritzen dira proiektua gauzatzen.

Proiektuaren barnean, "First Lego League" lehiaketan parte hartzen dute eta aurretiaz aipaturiko gai baten bueltan  aritzen dira proiektuak osatzen. Proiektuaren barruan, sorkuntza lanean aritzen dira; proiektua asmatu eta lego piezekin robotak sortzen dituzte, ordenagailuarekin misioak programatzen dituzte eta azkenik proiektuaren aurkezpena landu eta burutzen dute. 

First Lego”-ren antolatzaileak: Innobasque, Deusto,Mondragon Unibertsitatea, Donostia Sustapena dira. Gainera, Deustuko Unibertsitateak antolatzen duen “Inspira Steam” proiektuan ere parte hartzen du eskolak; nesken artean zientziarekiko jakinmina eta bokazioa sustatzea helburu duen programa da. Hauez gain, Siemens Gamesa” lehiaketan ere parte hartzen dute, STEAM-ekin loturiko proiektu bat aurkeztuz.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!