Ttontorrez-ttonttor ekimena berriro ere martxan jartzeko bilera irekia egingo dute gaur

Aiurri 2022ko mar. 30a, 13:00

Aizkardi mendi elkarteko "Ttonttorrez-ttonttor" haur mendi taldeari jarraipena eman nahiean, bilera irekia egingo dute gaur, arratsaldeko 18:30ean, Aizkardiko lokalean. Bileran, gurasoak bilduko dira eta pertsona ororen interesak, asmoak eta iritzia elkarbanatzeko aukera izango da, gainera, ikasturte amaiera bitarteko egutegia osatzeko ere balioko du hitzorduak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!