Iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako plana osatu du Amasa-Villabonako udalak

Aiurri 2022ko mar. 31a, 13:12

Amasa-Villabonako udalak iruzurraren aurkako politika indartzeko konpromiso sendoa hartu du, eta horretarako, iruzurraren aurkako plana osatu du. Plan honen helburua; iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako gaietan aplikatu eta bete beharreko printzipioak eta arauak ezartzea izan da. 

Era berean, garatu berri duen plan honetan iruzurraren aurkako neurriak ere zehazten dira;prebenitzeko neurriak, detektatzeko neurriak, eta iruzurra zuzentzeko eta neurtzeko neurriak besteak beste. Udal gobernu taldeak osatu eta aurkeztutako plana ordezkaritza duten alderdi guztien aldeko botuekin onartu da. Iruzurraren aurkako planarekin, udalak kultura etiko bat sustatu nahi du erakundearen barruan: iruzurrezko jokabideak edo jarduerak sorraraziko ez dituena eta horiek prebenitzea eta antzematea erraztuko duena.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!