Beertoki elkartearen azken garagardo artisau azoka, Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2022ko api. 23a, 14:58

Beertoki elkartearen azken garagardo artisau azoka ari dira ospatzen, Amasa-Villabonan. Goizeko 11:00etan ireki dituzte Villabonako Bearzana frontoiko ateak eta pixkanaka jendea hurbiltzen hasi da. Egunean zehar  gerturatzen direnek hainbat garagardo artisau ezagutu, dastatu eta gozatzeko aukera izango dute, gainera, garagardoarekin batera EkoTalo edo Ama tabernaren eskutik mokadutxoa jateko aukera aparta dago. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!