Leire Elola eta Jokin Tolosa irabazle, Loatzoko mendi lasterketan

Aiurri 2022ko api. 24a, 14:40

Leire Elola (55:00) eta Jokin Tolosa (46:12) izan dira bizkorrenak Loatzo mendiko (631 m.) igoera eta jaitsiera lasterketan, 9,73 kilometroko ibilbidea egin eta gero. Korrikalari guztiekin Loatzoko tontorrean osatutako argazki bilduma, eskura: 

Hona lehen hiru sailkatuak.

Emakumeak:

1.- Leire Elola Izagirre (00:55:00).

2.- Oihana Zubillaga Blanco (00:55:04).

3.- Aitziber Ibarbia Beloki (00:58:45).

 

Gizonezkoak:

1.- Jokin Tolosa Zabala (00:46:12).

2.- Axier Aburuza Belamendia (00:46:14).

3.- Josu Urrestarazu Garcia. (00:46:25).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!