Seaska haur eskolako jolastokia ereberrituko du Amasa-Villabonako Udalak

Irune Alfonso 2022ko mai. 5a, 13:27

Seaska haur eskolako hezitzaileekin eta Haurreskolak partzuergoko arduradunekin  adostasunez, udalak,  eraikinaren kanpoaldean dagoen jolas parkea eraberrituko dU. Jolastokia, elementu  naturalez osatutako parke berria izango da. 

Udalak adierazi duenez, "Eremu naturalek eta berdeguneek mesede handia egiten diete haur txikiei, izan ere, ingurune natural batean aurki ditzaketen “pieza askeekin” askatasuna eta burujabetasuna lantzen dute eta eurek gidaturiko jolasen bidez, mundu eta istorio kolektiboak sortzen dituzte. Gainera, gela barruko ikasketa-eredua zail egiten zaie hainbat haurrei eta onura handia dakarkie jolastoki aberats eta praktikoa izateak."Horregatik, Udalak jolas eremu natural bat sortuko du Amasa-Villabonako Seaska haur  eskolako kanpo espazioan, haurrek haurtzarotik naturarekiko lotura eta zaletasuna garatu dezaten. Naturgune honen bidez, bizi-estilo osasungarrietara ere bideratu nahi dira haurrak.

Seaska haur eskolako alboan jarriko den jolas eremu naturala sortzeko lanek honako  ezaugarriak izango dituzte: 

  • Egungo kautxozko lurzorua kenduko da eta bertan dagoen etxola lekuz aldatuko da.  • Belar artifizialaren azalera berri bat ezarriko da.  
  • Akazi egurrezko enbortxoak eta pergola berri bat jarriko dira.  
  • Hondarrarekin jolasteko eremu berri bat sortuko da.  
  • Tutu handi bat jarriko da, haurrek jolasteko.  
  • Triangelu formako egurrezko elementuak jarriko dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!