Gazte sailak antolatutako lehen udaleku partehartzaileak Amasa-Villabonan

Aiurri 2022ko mai. 6a, 12:41

Lehen udaleku parte-hartzaileak antolatu ditu Udaleko Gazteria sailak, DBHko ikasleentzat. Eredu berri honen bidez, izena emango duten gazteen artean erabakiko da uztaileko zein hiru astetan izango diren udalekuak, baita bertan egingo diren ekintzak ere. 

Plazak mugatuak dira, eta izen-emate epea dagoeneko zabalik dago. Beraz, interesa izanez gero, edota informazio gehiago behar izanez gero, mgabentura@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko da mezua. Matrikulari dagokionez, Amasa-Villabonan erroldatuentzat 50 € kostua izango da, eta  gainerakoentzat, aldiz, 60 € kostua. Egitasmoa, Mattin Gizarte Abenturak kudeatuko du. 

Herriko gaztetxoei zuzendudatu udalekuei forma emateko maiatza eta ekainean zehar lau bilera egingo dira. Lehenengo bilkurarako hitzordua maitzaren 15ean egingo dute, Villabonako Erreboteko plazan, eguerdiko 12:00etan. Horrela, dinamika desberdinak medio, izena eman dutenen gustuen arabera diseinatutako udaleku parte hartzaileak prestatuko dituzte gaztetxoek. Egun horretan bertan ere izena emateko aukera egongo da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!