Udako futbol kanpusa antolatu du Billabona F.K.E elkarteak

Aiurri 2022ko mai. 11a, 10:55

2010 eta 2014 artean jaiotako neska-mutilei zuzendutako kanpusa izango da, bertan, futbolaz gozatzeko aukera izango dute ekaina eta uztailean zehar. Ordutegiari dagokionez, asteleheneik ostiralera goizeko 09:00etatik 13:00etara elkartuko dira Arratzain futbol zelaian. 

Aurten, bi txanda egingo dituzte udako futbol kanpusean: 

1.Txanda, ekainak 27tik uztailak 1era bitarte izango da. Klubeko jokalariek 40 euro ordaindu beharko dute besteek 45 euro. 2.Txanda, uztailaren 11tik 22ra bitarte egingo da. Klubeko jokalariek 80 euro ordaindu beharko dute, besteek 90 euro. Prezioaren barruan sartzen dira, kanpuseko kamiseta teknikoa, eguneroko hamaiketakoa, entrenamendu eta teknifikazio saioak eta jarduera ludikoak. 

Izena eman nahi dutenek inprimaki digitala bete beharko dute maiatzaren 13a baino lehen, eta ordainketari dagokionez, maiatzaren 28a izango da azken eguna. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!