2022ko Santio jaietako pilota txapelketak

Aiurri 2022ko mai. 12a, 11:22
2020ko Santio Txapelketako irudia

Guztira bost txapelketa andolatu dira aurtengo Santio txapelketan. Izen emateko azken eguna ekainaren 5a izango da eta 16 urtetik gorakoek izango dute parte hartzeko aukera. 

Txapelketak hurrengoak izango dira: Eskuz binaka txapelketa pilota goxoarekin (federatu gabeak); Frontenis banaka; Paleta goma binaka (federatuak edo federatu gabeak); Emakumeen paleta txapelketa (tenis pilotarekin) eta Eskuz binaka Santio txapelketa Federatuak (gonbidapenez). 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!