Hamar lagun inguru elkartu ziren Gaztetxean, langileen eta grebaren berri gehiago jakiteko. Horrez gain, larunbateko elkartasun jaialdiaren berri eman zuten.
Irizar e-mobilityko grebalarien aldeko jaialdia
Bihar, arratsaldeko 17:30ean manifestazioa egingo da eta, ondoren, arratsaldeko 19:00etan elektrotxaranga egingo da. 21:30ean kontzertu sorta bat entzuteko aukera egonen da Andoaingo Gaztetxean: besteak beste, Little Martin Selektah, Juantxo Arakama, Irtera, Lamiak eta Dantzall Sound taldeek joko dute. Sarrerak 5 euro balioko ditu.
Sarrerak Txuribeltz Tabernan erosi ahal izango dira, beste batzuen artean.