Baserritarren eguna Amasa-Villabonan

Aiurri 2022ko mai. 16a, 09:58

San Isidro eguna ospatu zuten atzo Amasan. Mezarekin hasi eta jarraian trikitilarien doinuekin herri kirol saioa egin zuten. Bi taldetan banatu ziren amasarrak, gazteak eta ez hain gazteak. Ikusleak bero handiarekin baina, animatzera eta txalotzera gerturatu ziren. Ondoren bazkari eta afaria izan zuten. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!