Ataun gainetik egon da partida guztietan Amasa-Villabonaren aurka

Aiurri 2022ko mai. 16a, 13:29

Amasa-Villabonak ezin izan zuen askorik egin Ataunen aurka; azken honek hiru partidak irabazi zituen. Dena den, gogoz jokatuko dute hurrengo partida ere.

Kadeteetan Larrarte-Aranburu bikoteak jokatu zuen Kerejeta eta Kontrerasen aurka (22-2). Jubeniletan Aranburu anaiek jokatu zuten Zubizarreta eta Kerejeta bikote ezagunaren aurka (22-3). Nabarmendu beharra dago, Zubizarreta, jubenil mailan dagoen pilotari onenetakoa dela eta Euskal Herrian txapelketa garrantzitsuak jokatzen dituela. Hala eta guztiz ere, Aranburu anaiek ez zien erraztasunik jarri, markagailuak bestelakoa erakusten duen arren. Azken partida, senior mailan Iraola-Jauregi bikoteak jokatu zuen Senar-Etxeberriaren aurka (22-2). Arestian bezalaxe, Ataungo senior bikoteak maila izugarria du eta tanteo ona lortzera kantxaratu zen. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!