Sin Mala Intencion pop-rock taldea Madrilen izango da

Aiurri 2022ko mai. 17a, 09:55

Gorka Lizaso billabonatarra buru duen Sin Mala Intencion pop-rock taldea Madrilen izango da asteburu honetan, lehen aldiz, “Cuando llueve demasiado” bere azken diskoa formatu akustikoan aurkezteko.

Taldearen bigarren lan hau rock-autore eta pop-rock onena eskaintzen duten 11 abestiz osaturik dago, Sabina, Fito Cabrales, Ariel Rot edo Quique Gonzalez bezalako artisten eragin nabarmenarekin, testu landu eta sentikorrak moldaketa musikal dotoreekin nahasten direlarik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!