"Trapu zikiñak" antzezlana ikusteko aukera Amasan

Aiurri 2022ko mai. 19a, 10:10

Trapu-zikinak antzezlana ikusteko aukera egongo da larunbatean, hilaren 21ean, Amasako Mikeliartza baserrian18:30etatik aurrera.

 Geuretik Sortuak egitasmoaren baitan sortutakoa antzezlana da eta ez da sarrerarik beharko. Azpimarratzekoa da,  udalak, doako taxi zerbitzua jarriko duela eta nahi izanez gero, 17:30etik 18:15era, Zentroko bus geltokitik hartu beharko da. Autoz ez igotzeko deia egin du udalak.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!