Amasa-Villabonako gaztelekuko erreberritze-lanak martxan dira

Aiurri 2022ko mai. 23a, 11:17

Katea-EtxeaGaztelekuko eraikinaren hobekuntza lanei hasi dira. Egoera kaxkarrean zeuden hainbat espazio hobetu nahi ditu udalak ikasturte berriahasi aurretik. Hobekuntzak, duela hilabete batzuk gaztetxoen eta gurasoen artean egin zen parte-hartze presu batean bildutako ekarpenen gainean egingo dira. 

Hala nola; kanpoko terrazan eta eskaileretan isolamendu lanak egingo dira hezetasun arazoak amaitzeko, egurrezko zorua aldatu egingo da, beheko solairuko eta eskaileretako hainbat pareta margotuko dira. Hobekuntzak amaitu ostean, eraikina berriro ere erabilgarri egongo da eta bertako kudeaketa lanak kontratatzeko, lehiaketa publikoa irekiko da datozen asteetan. 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!