Behar Zana elkartearen 75.urteurreneko ospakizun ekitaldiak datozen egunetan

Aiurri 2022ko mai. 25a, 11:04

Behar Zana taldearen argazkia

Behar Zana elkartearen 75.urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dituzte hurrengo egunetan, hala nola, erakusketa,  mus txapelketa, kontzertua eta bola tiraldiak egongo dira. Pilota ere ezda faltako noski, 25 orduko maratoia, errebotea, afaria eta danborrada ere izango dira. 

  • Maiatzak 26: Erakusketa inaugurazioa, Gurea Antzokiko erakusketa gelan. Ordua: 17:30
  • Maiatzak 28: Mus Txapelketa, Kale Nagusian. Ordua: 16:00. Ondoren, Musutruk musika taldea. Ordua: 19:00-20:00/ 23:00-00:30
  • Maiatzak 29: Bola tiraldia haur eta helduentzat, bolatokian. Ordua: 09:00-13:00
  • Ekainak 3: Txupinazoa, Errebote plazan. Ordua: 18:00. Jarraian, buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin herriko kaleetan barrena. Bear Zana pilotalekutik abiatuta. 
  • Ekainak 3-Ekainak 4: 25 orduko Pilota Maratoia, Bear Zana pilotalekuan. Ordua: Ekainaren 3an 18:00tan hasiko dira, eta hurrengo egunean, Ekainaren 4an amaituko dute, arratsaldeko 19:00tan
  • Ekainak 4: Xake Txapelketa, elkartean. Ordua: 10:00. Arratsaldean Incansables Txaranga, herriko kaleetan barrena. Ordua: 19.00-20:30. 75.urteurreneko afaria, elkartean. Ordua: 20:15. Danborrada, herriko kaleetan barrena. Ordua: 23:30
  • Ekainak 5: Diana herriko dultzaineroekin. Ordua: 09:00. Errebote partida, Errebote plazan. Ordua: 11:00

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!