Habi taldearen kontzertu berezia, Amasa-Villabonan

Aiurri 2022ko mai. 26a, 10:56

Argazkia: @markelsuarez @iiratx

Habi taldeak "etxean", Villabonan emango du kontzertua bihar gauean. Kontzertu berezia iragarri dute; disko berriko kantaz jotzeaz gain, hainbat kolaborazio berezi izango dira bidean ezagutu dituzten musikari eta lagunekin. Kontzertua Aljibean izango da gaueko 22:30ean, hala ere, ateak 22:00etarako irekiko dizute, kontzertuaren ostean, gauak aurrera jarrai dezan Zigor DZ festa izango da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!