Udaleku musikalak antolatu ditu Eresargi Txiki abesbatzak

Aiurri 2022ko eka. 2a, 11:34

Eresargi Txiki abesbatzak Udaleku musikalak antolatuko ditu Klara Mendizabal, Idoia Urdangarin eta Maialen Velazquez irakasleen eskutik. 

Udalekua, 5-13 urte bitarteko gaztetxoentzat dago zuzendua. Egonaldia, uztailaren 4tik 15era izango da, goizeko 9:30etatik 12:00etara, Villabonako Kultur Etxean. Izen ematea ekainaren 27tik 30era arte izango da, Azkar oinetako konponketa dendan (laboral parean) edo 658720664 telefonoan, 14 euroren truke. 
 
 
 
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!