"Manu Muriel Memoriala" futbol txapelketa

Aiurri 2022ko eka. 3a, 13:02

Larunbat honetan, Arratzaingo zelaia, 'Manu Muriel Memoriala' futbol txapelketaren eszenatoki izatera itzuliko da. 

 

Billabona FKEk antolatutako txapeleta egun osoan zehar jokatuko da, eta 2011kourtean jaiotako lehen urteko alebin kategoriako taldeek hartuko dute parte bertan. Torneoan, 12 talde izango dira; hala nola; Danena KE (Zizurkil), Euskalduna SD (Andoain), Igeltegi CF, Koskas CD, Vasconia CD (Donostia), Intxurre KKE (Alegi), San Martzial CD(Irun), Tolosa CF, Pasaia KE, Usurbil FT, eta Billabona FKE. 

Goizeko hamarretatik 13:00ak arte sailkatze faseak jokatuko dira eta 12:00etan, Billabona  FKEk eskaintza forala egingo du, Manu Muriel zenari bere omenezko eskulturan.  Arratsaldeko 16:00etan kanporaketak jokatuko dira eta 17: 00etan, finalerdiak. 18,30ean hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dira eta arratsaldeko 19:00tan torneoko finala  izango da.  

Ondoren, 19:45ean, Memorialaren garaikur banaketa egingo da eta, gainera, hainbat  zozketa egingo dira. Tabernan, pintxoak, bokatak eta zerbait hartzeko aukera izango da  egun osoan zehar eta Sarrerak bi euro balioko du izan ere, Aspanogi elkartearentzat  izango baita dohaitza. Azkenik, Billabona FKE-ek eskerrak eman nahi dizkie txapelketa  hau babesten duten entitate guztie eta nola ez, lanen arituko diren Klub-eko eta herriko 50 bolondresi.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!