"Irrika" ikuskizunak taulagainean elkartuko ditu Oinkari Dantza Eskola eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak

Aiurri 2022ko eka. 4a, 14:28

Kultur ekitaldi berritzailea aurkeztu du Amasa-Villabonako Udalak, ekaineko kultur programazioaren berri eman duenean. Irrika emanaldia iragarri dute, “Oinkari Dantza Eskolak eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek elkarlanean osatu duten emanaldia”.

Dantzariak eta pailazoak hamaika egitasmo ezberdinetan murgildu dira urte hauetan, artista eta jarduera ezberdinekin. Oraingoan biek bat egingo dute emanaldi berezia eskaintzeko. Udalak aurreratu duenez, “sudur gorrien musika baliatuz, koreografia desberdinak eskainiko dituzte eta nola ez, pailazoak eurak ere izango dira protagonista”.

Sarreren salmenta

Ekainaren 11n, larunbatarekin, egongo dira salgai 11:00tatik 13:00etara Ikastolako ganbaran. Egun honetan sarrera guztiak salduko ez balira, emanaldiko egunean jarriko dira salgai.

 

"Irrika" ikuskizuna

Ekainak 19, igandea. 12:00, Olaederra kiroldegia. Sarrera: 5 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!