Irteera Isaba aldera, Aizkari Mendizale Elkartearen eskutik

Aiurri 2022ko eka. 6a, 12:17

Hilaren 12an, Igandean, Isabara irteera antolatu du Aizkardi Mendizale Elkarteak. 18 kilometroko ibilaldia izango da eta gutxi gorabehera 5 ordu eta erdiko iraupena izango du. 

Asolatzeko kanpinetik (912m) abiatu, eta Txamantxoia (1941m) eta Lapakiza (2104m) gailurrak egingo dituzte. Linzako aterpean amaituko dute irteera.  Izen emateko; 649717182 zenbakira detu beharko da, arratsaldeko 20:00tik gaueko 22:00etara, edo, Aizkardi aretoan, ostegunetan ordu berdinean, hilaren 9a baino lehen. 

Irteera goizeko 6:30ean izango da ekainaren 12an Olaederra kiroldegitik. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!