Kalean ehuntzeko munduko egunera batuko da Amasa-Villabona

Aiurri 2022ko eka. 10a, 10:50

Azaroak 25 eguneko argazkia; Amasa-Villabona matazekin

Kalean ehuntzeko munduko egunera batuko da Amasa-Villabona, biharko egunean. Udala eta Matazak;  Indarkeri Sexistaren Aurkako Elkartearen arteko lankidetzari jarraipena emango diote. "Kaleak gureak dira" lelopean, espazio publikoaren konkista aldarrikatu nahi dute jostorratz eta hari artean. 

Gainera, indarkeria sexistaren aurkako #puntuetakitto mugimendua sustatzeko ere erabiliko dute biharko eguna. Goizeko 10:00etatik 13:00etara, Villabonako Santiago egoitzeko atariak elkartuko dira, eta, besteak beste, jarraian aipatutako helburuak aldarrikatuko dituzte: 

  • Ehuntzearen artea aldarrikapen feministarako tresna bihurtzea "Kaleak gureak dira" leloaren bitartez. 
  • Emakumeekin eta espazio pribatuarekin lotuta egoteagatik aintzatespena kendu zaien diziplinak esparru publikora ateratzea. 
  • Hurbileko harreman afektiboei balioa ematea, modu kolektiboan eraikitzeko eta ehuntzeko. 
  • Lanen atzean dagoen jakinduria guztia ikusaraztea. Arbasoek itzalean egindako lanaren balio kalkulaezina aitortuz. 

Amasa-Villabonan ez ezik, Astigarraga, Errenteria, Pasaia, Hondarribia, Eibar eta Gasteizko hainbat pazatan ere elkarteratzeak deitu dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!