Eider Rodriguez idazleak gaur jasoko du 111 Akademia Saria, Amasako Hikan

Aiurri 2022ko eka. 15a, 07:37

bookhunterblog

Akademiakideek Rodriguezen "Eraikuntzarako materiala" eleberria izendatu dute 2021eko libururik gogokoena. Larramendi Bazkunak, ohi bezala, sari ekitaldi dotorea antolatu ohi du. Iaz Pello Lizarraldek jaso zuen saria, "Argiantza" eleberriagatik.

Hona hemen saridunaren iragarpenarekin batera, erakundeak zabaldutako mezua: 

Irakurlea etsipenaren eta oroiminaren arteko eremu lausora daraman literatur lan ederra. Idazkera neurtua eta neurritsua. Estilo aparta. Hunkigarria da ikustea zer nolako eragina izan zuen aitaren heriotzak protagonistarengan, eta zein ondo azaltzen dion hori irakurleari. Sakonera handiko erauzte psikologikoa. Protagonistak bere aita definitzen duen modu berean deskribatuko du akaso hainbatek nobela hau: gazia eta mingotsa. Zalantzarik gabe, maisulana.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!