Billabona Futbol klubaren eguna ospatuko dute datorren larunbatean

Aiurri 2022ko eka. 15a, 12:54

Datorren larunbatean, hilaren 18an ospatuko dute Billabonako futbol kirol elkartearen eguna, taldean jolastu eta ospatzeko gonbita luzatu diete herritarrei, eta sare sozialetan gogorarazi dute, gaur dela tiketak erosteko azken eguna. 

Klubaren eguna ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte: 

10:30. Penalti Txapelketa irekia izango da Errebote plazan. Txapelketan, Errealeko Mikel Loinaz eta Bixio Gorriz-en laguntza izango dute. 

12:30. Txarangarekin kalejira izango da. 

14:30. Bazkaria, Txermingo ikastolan. 

16:30. Kurtso amaierako ekitaldia eta ondoren, dantzaldiarekin amaituko dute. 

Aipatzeko da, gaur salduko direla bazkarirako azken tiketak, arratsaldeko 19:00etatik 20:30ak bitarte Arratzaingo futbolzelaian. Haurren menua 15 euroren truke salduko dira, eta helduena aldiz 20 euroren truke. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!