Errebotea Sutan 1975.urtetik

Aiurri 2022ko eka. 21a, 09:38

1975.urtean Behar Zanak 5 errebote talderekin herriko txapelketa bat antolatu zuen, eta ia 50 urte geroago berriro ere txapelketarekin dator pilota taldea. 75+1 urteurreneko ospakizunetako ekintza nagusienetakoa izango da ekainaren 25ekoa. Txapelketaren finala, arratsaldeko 18:00etan jokatuko da Errebote plazan.

Behar Zana pilota taldearentzat, egun historikoa izango da, izan ere, 1975.urteko testuingurua eta gaur egungoa ez da batere konparagarria eta taldeak sare sozialetan aitortu duenez, talde bat osatzea erreza ez bada, lau talde osatzea zer esanik ez. Antolatzaileek txapelketa ikustera animatzen ditu herritarrak "Behar Zana sortzearen arrazoia Errebotea bizirik mantentzea izan zen, eta egun, bizirik dagoela ospatu nahi dugu, zuek guztiak Errebote plazan ikusteak poztuko gaitu. Zatozte plazara!"

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!