Santioak 2022

"Eraso matxisten aurkako protokoloa lantzen ari gara"

Irune Alfonso 2022ko eka. 27a, 07:40

2019ko jaien hasiera.

Joxean Cubero Amasa-Villabonako Kultur teknikaria da. Santio jaien aurrerapena egin dio Aiurriri.

Zein helbururekin antolatu dira aurtengo jaiak?

Aurtengo jaiak, beti bezala, herritarren aisialdirako eta ondo pasatzeko aukera ezin hobea izango dira, eta helburu horrekin antolaketa bideratzen ari gara Jai Batzordetik. Aurten inoiz baino behar handiagoa dago, bi urteko etenaldi batetik gatozelako.

Zer moduz joan dira prestaketa bilerak? Parte-hartzaileak zein jarrerarekin azaldu dira jaiei-begira?

Bilerak ondo joan dira. Parte-hartze handia izan da, eta jai egitarauaren egitura nagusia berehala finkatu zen, adostasun handiarekin. Giro ona izan da nagusi, eta aurten bereziki nabaritzen da herritarrak jaietarako gogotsu daudela.

Egitaraua antolatzea ez da lan makala. Aurtego jaiak herritarrei begira zuzenduak izan dira, gehienbat. Kanpoko jendea erakarri nahi izan da, bide batez?

Jaiak Amasa-Villabonako herritarrei begira egiten dira gehienbat, baina ezin dugu ahaztu eskualdeko gainerako herrietako jende asko hurbiltzen dela jaiez gozatzera. Ongietorriak dira horiek zein eskualde kanpoko herrietatik datozen festazaleak; ondo pasatzeko asmoz datozen guztiak, hori bai. Eraso sexistak, matxistak edo beste era bateko liskarrak sortzeko asmoz datozenak, aldiz, ez ditu nahi Jai Batzordeak, eta horregatik, Amasa-Villabonako Udala eraso matxisten aurkako protokolo bat ezartzeko ari da lanean, bertako talde feministekin elkarlanean.

 

 

Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!