Hesi margoketa izango da bihar, Lurgatz Talde feministak antolatuta

Aiurri 2022ko eka. 27a, 11:42

2021 eko hesi margoketa

LGTBI+ pertsonen eskubideen aldeko eguna da biharkoa, ekainaren 28a, eta Amasa-Villabonako Lurgatz talde feministak, iaz egin zuen bezala, Olaederra kiroldegiko hesia margotzen jarraituko du. Ekimenera pertsona bakoitzak bere brotxa eramatea gomendatzen da eta herritarrak animatzen dituzte parte hartzera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!