Maiz txapeldun Bardoseko Openeko lehen edizioan

Aiurri 2022ko uzt. 4a, 11:57

Eskupilota.org

Igande goizean amaitu zen Bardoseko Openeko lehen edizioa, Eneko Maiz billabonatarra txapeldun izendatuta. Partida ederra eta gogoangarria jokatu zuten. 

Maiz eta Ugarte aritu ziren elkarrekin Jauregiberri eta Larralderen aurka. Partida irabazteko borroka handia izan zen, baina,  azken hiru berdinkenten ondoren, Maiz eta Ugarte gailendu ziren (40-38). 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!