Eraso matxisten prebentziorako eta sentsibilizaziorako tailerrak

Aiurri 2022ko uzt. 5a, 11:57

Udako jaiak hasi dira eta Amasa-Villabonako Akain eta Lurgatz Talde feministek, udalarekin elkarlanean bi tailer mota antolatu dituzte eraso matxisten prebentziorako eta sentsibilizaziorako. Bi tailer desberdin emango dira, ostegun honetan, hilaren 7an arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. 

Alde batetik, emakumeei zuzendutako "Autodefentsa feminista" tailerra izango da, Gurea zineman, Emaginen eskutik. Eta, bestetik, gizonei zuzenduta, "Gizontasuna desmuntatzen" tailerra izango da, Gurea zineman Eiheraren eskutik. Nahiz eta biak gune berdinean izan, tailer bakoitzak eremu propioa izango du. Izen emateko, akaintaldefeminista@gmail.com edo 685806412 zenbakia erabili beharko da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!