Iñaki Artola eta Oinatz Bengoetxea pilotariak Behar Zana elkartean izan dira

Aiurri 2022ko uzt. 5a, 12:36

Euskal Pilota kanpusak antolatuta Behar Zana elkartean izan ziren Artola eta Bengoetxea pilotari ezagunak beren bizipenak kontatzen. Horiez gain, elkartera gerturatu ziren Arteaga, Elizegi, Maiz profesionalak zein Artetxe eta Lizaso pilotari afizionatuak ere.

Hainbat gai izan zituzten hizpide, besteak beste, lehiakortasuna, errespetua eta presioa, beste askoren artean. Gainera, anekdota dibertigarriak eta hausnarketa interesgarriak entzuteko aukera eduki zuten bertaratu ziren hamarnaka gaztek. Behar Zana pilota eskolak azaldu duenez, "ez da erraza horrelako hitzaldi bat laburki azaltzea, baina «pilotari onena, gehien gozatzen duena da» esaldiak adierazten duenarekin bat egiten dugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!